Martxoaren 6an Azpeitian (Gipuzkoa) eginen diren finalen atarian, hainbat kanporaketa jokatuko dituzte igande honetan, otsailaren 20an, Urnietan. 12:00etatik aitzinera Placido Muxika plazan bilduko dira eta euria egiten badu frontoian.
Gizonezkoen XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa (Eusko Label Saria)
Gizonezkoetan, finaleko laugarren bikotearentzako txartela dago jokoan. Dagoeneko ezaguna da zein hiru bikote ariko diren finalean: Joxean Etxeberria zigatarra eta Patxi Mindegia zubietarra; Julen Alberdi Txikia IV.a eta Suharri Rodriguez; eta Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia Basozabal. Finalerako txartelaren bila, berriz, igandean, Jon Rekondo leitzarra eta Ibai Soroa; Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain eta Ugaitz Mugertza II.a eta Julen Gabirondo ariko dira.
Emakumezkoen Binakako Aizkolari Txapelketa
Emakumezkoetan, Nerea Sorondo beratarra eta Maika Ariztegi iturendarra izanen dira eskualdeko ordezkariak. Beratarrak Nerea Arruti izanen du ondoan, eta iturendarrak Claudia Muñoz. Hirugarren bikotea Laiene Pikabea eta Irati Astondoak ostatutakoa izanen da.
Harri altxatzen, bertzalde, gizonezkoetan Beñat Telleria eta Manex Zubizarreta ariko dira, eta emakumezkoetan Marina Blanco goi mailan. Aroa Sanchez gaztea ere ariko da erakustaldia emanez. Hitzlrdua borobiltzeko arpana erakustaldia ere izanen da.