Eskualdeko hainbat pilotarik Nafarroako Kirol Jokoetako finalak jokatuko dituzte asteburuan Labriten

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 17a, 18:00

Iruñeko Labrit frontoian jokatuko dituzte finalak.

Pasa den astean Lesakako Ainitze eta Amaiur Martinezek ekarri zuten txapela eskualdera, eta aste honetan bertze txapelen bat lortzeko aukera izanen dute eskualdeko pilotariek. Nafarroako Kirol Jokoetako Banakako eta binakako finalak jokatuko dituzte hainbat kategoriatan Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Bihar, ortziralea, 18:00etan hasita jokatuko dituzte partidak. Lau kategoriatan lehiatuko dira eskualdeko ordezkariak: 

Alebin 2.maila: 

  • Lesakako Arkupeak elkarteko E. Irigoien- X. Magaña, Goizuetako Umore Ona elkarteko M. Garmendia- A. Salaberria bikotearen kontra lehiatuko da.

Alebin 1. maila: 

  • Doneztebeko Errekako M.Ezkurra- M. Leiza bikotea Oberenako M. Urabaien-E. Rekalde  bikotearen kontra ariko da. 

Haurrak 2. maila:

  • Leitzako Aurrera  klubeko G. Zabaleta- O. Alkorta bikotea, Atarribiako I. Beroiz- A. cadena bikotearen kontra ariko da. 

Haurrak 1. maila: 

  • Arkupeak elkarteko A. Otxandorena- U. Bereau bikotea San Migel klubeko I. Sainz- M. Diaz bikotearen kontra ariko da. 

Larunbatean 10:00etan hasiko dira banakako finalak. 

Benjamin 3. maila: 

  • Umore Onako Elizegi, Aurrerako Zabaletaren kontra ariko da. 

Bengamin 2. maila: 

  • Bortziriak klubeko Goñi, Araxes taldeko Gorostidiren kontra ariko da. 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun