25 kilometroko lasterketarekin batera jokatu zuten 15 kilometroko proba ere, eta bertan Ibon Erdozain beratarrak bigarren postua eskuratu zuen 1.10.04ko denbora eginda. Proba berean Anizko Unai Iantzi (1.13.25) bortzgarren sailkatu zen, eta emakumezkoen kategorian laugarren postua lortu zuen Berako Ane Eltzaurdiak (1.32.41).