Lehenbiziko jardunaldian nagusitu ondotik, Zubietako Patxi Mindegiak eta Zigako Joxean Etxeberriak XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako bigarren jardunaldian ere bertze horrenbertze egin dute igande eguerdian Arabar Errioxako El Villar/Bilar herrian. Luis Txapartegi eta Xabier Zaldua menpean hartu ondotik, fin alerako txartela lortu dute Etxeberriak eta Mindegiak.
Zigako eta Zubietako aizkolariak 25 minutu eta 8 segundo behar izan dituzte hamaika enborrak mozteko, bikote gipuzkoarrak baino 41 segundo guttiago).
Aizkolariez gain, harri-jasotzaileak ere aritu dira Bilarren. Emakumezkoen harri-jasotze txapelketako goi mailan Lucía Orbe aritu da 63na kiloko hiru harriekin eta denera 50 jasoaldi egin ditu (20 zilindrikoari, 9 kubikoari eta 21 bolari). Berri mailan ere hasi da Oihane Parra baina min hartu du.