Eugenio Aranburu omendu dute Galarretan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 14a, 13:00

Berriki hil den Eugenio Aranburu Galarretako epaileari omenaldi sentitua eskaini zioten. Kuadroko hogei pilotariek agurra egin zioten Aranburu zenaren emazteari eta bi semeei otsailaren 12an Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Aritz Eskuderok bertsoa bota zuen eta erremontistak banan bana pasatu ziren Aranburuk erdiko epaile gisara hartzen zuen lekutik, lore eskaintza egiteko. Eugenio Aranbururen argazki bat ere paratu zuten leku berean eta partiden ondotik familiari eman zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun