- NA-1210 Belateko errepide zaharrean bi zati;
- NA-2596 Elizondo eta Beartzun arteko errepidea;
- NA-2655 errepidea Otsondoko gainetik Gorramendiko antenaraino;
- NA-4015 Leitzako Gorriztaran auzoan eta
- NA-4445 errepidea Lekarozko Oharriztik Arrazkazan auzora.
Baztango Geroa Baik «gogo onez» hartu du Nafarroako Gobernuaren erabakia
Baztango Geroa Baik «gogo onez» hartu du Herri Lan Departamentuak Nafarroako Errepide Sarearen katalogo ofizialera bide zati berriak sartu izana. Koalizioak prentsara igorritako ohar batean gogorarazi duenez, «Baztango Udaleko osoko bilkurak Geroa Baik bultzaturiko mozio bat aho batez onartu zuen pasa den irailaren 23an». Mozio horretan Aritzakun-Urritzate eta Beartzun auzoetara iristeko errepide zati eta pista ugari errepide Katalogoan sartzea eskatzen zitzaion Nafarroako Gobernuko Herri Lan Departamentuari.
Geroa Baik «poza» agertu du eskaera hau kontuan hartu dutelako. Izan ere, «hobekuntzak behar dituzten bideak dira hauek eta udalak konponbide txikiak egin baditu ere, Nafarroako Gobernuak ezin izan du ekintzarik egin, orain arte bide hauek ez baitziren Nafarroako Errepide Katalogoan ageri. Katalogoan sartuta, egoera honi konponbidea eman zaio».