Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan gizasemeen 600 kiloko kategoriako finala jokatuko dute otsailaren 12an, larunbatean 17:00etan hasita Pobesen (Araba). 680 eta 640 kiloko kategorian txapeldun izan ondotik, hirugarrena ere janzteko faborito izanen da Beti Gazte. Lesakarrekin batera, Amaiur, Gaztedi, Ñapurrak, Goiherri eta Ibarra sailkatu dira finalerako.
Emakumeek 500 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia ere jokatuko dute. Lehen jardunaldian Beti Gazte nagusitu zen. Berakin batera, Amaiur, Ibarra, Gaztedi, Txantrea, Berriozar, Abadiño A eta Abadiño B ariko dira.