Lehenbiziko jardunaldian nagusitu ondotik, Zubietako Patxi Mindegiak eta Zigako Joxean Etxeberriak XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako jardunaldia izanen dute otsailaren 13an, igandean 12:30ean Arabar Errioxako El Villar/Bilar herrian. Luis Txapartegi eta Xabier Zaldua izanen dituzte oraingoan arerio.
Hamaikana enbor moztu beharko dituzte bi bikoteek
Aizkolariez gain, harri-jasotzaileak ere ariko dira Bilarren. Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketan Jagoba Otaegi ariko da ehuna kiloko hiru harriekin (zilindro zaharra, kubikoa eta borobila) bina minutuko txandetan. Emakumezkoen harri-jasotze txapelketako goi mailan Lucia Orbe ariko da 63na kiloko hiru harriekin.