Ados pilota elkarteak antolatutako Eusko Label eskuz binakako pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte Labrit pilotalekuan otsailaren 12an, igandean 12:00etan hasita. Bi partidatan eskualdeko pilotariak izanen dira. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.
Lehen partidan, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Iturzaeta eta Azpeitiaren kontra ariko dira. Bigarren partidan, berriz, Iantzi beratarra eta Etxenike, Kortazar eta Ezeizaren kontra.
Lehen faseko partida guztiak irabazita zuzenean finalerdietako txartela eskuratua du Iturriaga leitzarrak, Egañarekin bikote eginez, baita Zelaia-Lopez bikoteak ere.