Eskualdeko lau pilotarik jokatuko dute Nafarroako Kirol Jokoetako infantilen mailako finala

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 9a, 12:00

Ezkerrik eskuinera: Nahia Bertiz, Kattin Madariaga, Ainitze Martinez eta Amaiur Martinez

Nafarroako Kirol Jokoetako eskuz binakako infantil nesken finalean eskualdeko lau pilotari lehiatuko dira. Bortziriak Taldeko Kattin Madariaga aranztarra eta Erreka klubeko Nahia Bertiz sunbildarra, Bortziriak taldeko Ainitze eta Amaiur Martinez lesakarren kontra ariko dira. 

Larunbatean jokatuko dute finala Iruñeko Labrit pilotalekuan. 10:00etan hasiko da jaialdia, eta bigarren partida izanen da eskualdeko kirolariek jokatuko dutena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun