Eusko Label binakako txapelketako sailkapen faseko azken partidak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 7a, 16:00

EgaƱa eta Iturriaga leitzarra, Etxenike eta Iantzi leitzarraren kontra, larunbatean Lazkaon. Gorriak nagusitu ziren.

Iturriaga leitzarra zuzenean finalerdietarako sailkatu da eta Iantzi beratarrak eta Etxekolonea zubietarrak final laurdenak jokatu beharko dituzte

Ados pilota elkarteak antolatutako Eusko Label binakako pilota txapelketako sailkapen faseko azken partidak jokatu dituzte asteburuan: ortziralean Diman, larunbatean Lazkaon eta igandean Itziarren.

Ortziralean Diman, Santosek eta Urrizak 22-5 irabazi zieten Mondragoni eta Zaldaini eta Kortazarrek eta Ezeizak 22-17 irabazi zieten Etxeberriari eta Iraetari.

Larunbatean Lazkaon sailkapen bururako bi partida garrantzitsu jokatu zituzten. Iturriaga leitzarrak eta Egañak 22-12 irabazi zieten Iantzi beratarrari eta Etxenikeri eta Zelaiak eta Lopezek 22-17 irabazi zieten Kortazarri eta Iraetari. Gisa honetara, sailkapen buruan zeuden bi bikoteek garaipan lortu dituztenez, biek lortu zuten finalerdietarako txartela.

Igandean Itziarren, Iantzi beratarrak eta Etxenikek 22-20 irabazi zieten Iturzaetari eta Azpeitiari.

Iantzi pilotari beratarra sakean igandean Itziarren. 11-19 galtzen joan ondotik garaipena lortu zuten beratarrak eta Etxenikek.

Honela, eskualdeko pilotariei dagokienez, finalerdietan zuzenean izanen da Iturriaga leitzarra eta final laurdenetako partidak jokatu beharko dituzte Iantzi beratarrak eta Etxekolonea zubietarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun