Mendialdeko eskuz binakako III. pilota txapelketako lehen partidak jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 7a, 17:00

Goizuetan, Leitza eta Lekunberrin jokatu dituzte txapelketako lehen partidak.

Mendialdeko eskuz binakako hirugarren txapelketa asteburu honetan abiatu da. Goizuetako Umore Ona pilota eskolako 15 pilotarik, Leitzako Aurrera pilota eskolako 38 pilotarik eta Larraun-Araxeseko 31 pilotarik eman dute izena. Zerrenda horri seniorren mailakoak gehitu behar zaizkio, hortaz, 80 pilotaritik gora izanen dira denera txapelketan parte hartuko duten pilotariak.

Asteburu honetan hasi da txapelketa seinen, kimuen eta haurren kategorietako partidekin. Ostiralean eta larunbatean Goizuetan, larunbatean Lekunberrin eta igandean Leitzan jokatu dituzte partidak. Martxoan, kadeteak, gazteak eta seniorrak hasiko dira.

 

Asteburuko emaitzak

Ostiralean Goizuetan: 

Haurrak 2. maila:

  • Eizagirre eta Lujanbio (Larraun-Umore Ona), 15 - Martinez eta Sagardui (Aurrera-Umore Ona), 18

Larunbatean Goizuetan: 

Kimuak 2. maila:

  • Lekuona eta Sagardui (Larraun- Umore Ona), 18 - Legarreta eta Alsua (Umore Ona) , 15

Larunbatean Lekunberrin:

Haurrak 3. maila:

  • Hernandorena eta Goñi (Larraun), 18 - Lekuona eta Etxepare (Larraun), 16

Haurrak 2. maila:

  • Sotil eta Larreta (Larraun), 11 - Iriarte eta Ijurko (Larraun), 18

Igandean Leitzan

Neskak:

  • Barberia eta Mariezkurrena (Aurrera), 18 - Buldain eta Lekuona (Aurrera), 13
  • Buldain eta Olaetxea (Aurrera), 10 - Baraibar eta Rekondo (Aurrera), 18

Seinak: 

  • Ezeiza eta Tolosa (Araxes), 3 - Alkorta eta Andiarena (Aurrera), 18

Kimuak 3. maila: 

  • Imaz eta Zabaleta (Aurrera), 13 - Bengoetxea eta Gereño (Aurrera), 18
  • Gereño eta Lekuona (Aurrera), 18 - Azpiroz eta Lekuona (Aurrera), 9

Haurrak 3. maila: 

  • Imaz eta Iturbe (Aurrera), 18 - Otermin eta Buldain (Aurrera-Araxes), 11

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun