Igande honetan, otsailak 6, Doneztebeko Erreka elkarteak hogeigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako kategoria ttikienetako finalerdi gehienak jokatu dituzte: jubenil, kadete eta infantil mailakoak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta alebin eta benjamin mailakoak Lesakako pilotalekuan. Partidaren bat edo bertze gibelatu behar izan dute, Covid-arengatik.
Igandean, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan
Kadeteak
- Sanchez eta Santesteban (Oberena), 4 - Etxeberria eta Leonet (Oiarpe), 18
- Beitia eta Canseco (Joko Alai), 18 - Otaegi eta Antimasberes (Lagunak), 8
Infantilak
- Etxaniz eta Arregi (Oteiza) - Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku), gibelatua
- Etxeberria eta Zelaiaran (Oiarpe), 18 - Otxandorena eta Bereau (Arkupe), 12
Jubenilak
- Ibarluzea eta Goiburu (Lapke), 16 – Apezetxea eta Agesta (Erreka), 18
- Mateorena (Aurrera) eta Aranburu (Oiarpe), 4 – Arrillaga eta Arroita (Ataun), 18
Igandean, Lesakako pilotalekuan
Alebinak
- Garcia (Ilunberri) eta Santesteban (Esteribar) – Sagastibeltza eta Ugartemendia (Aurrera) gibelatua
- Ezkurra eta Leiza (Erreka), 18 – Sarratea eta Garcia (Buruzgain), 4
Benjaminak
- Iguzkiagirre eta Igoa (Bortziriak), 18 – Elizalde eta Leiza (Erreka), 8
- Maritxalar eta Bertiz (Erreka), 8 – Sarasa eta Ramirez (Berriozar), 18