Beti Gazteko sokatira taldeko gizasemeak nahiz emakumeak bikain ibili ziren larunbatean Erandion (Bizkaia) jokatutako jardunaldian. Gizonezkoek 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten eta tiraldi guztiak irabazi zituzten, Gisa honetara, heldu den larunbatean Pobesen (Araba) jokatuko den finalerako txartela lortu zuten. Lesakarrekin batera, Gaztedi, Ñapurrak, Goiherri, Ibarra eta Amaiur sailkatu ziren finalerako.
Emakumezkoetan, 500 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten eta Beti Gazteko emakumeak nagusitu ziren tiraldi guztietan. Ondotik sailkatu ziren Ibarra, Gaztedi, Txantrea, Berriozar, Amaiur, Abadiño A, Abadiño B eta Antsoain.