Euskal Herriko Paxaka Txapelketako finalerdietara sailkatzeko aukera dute Irigoienek eta Maiak

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 7a, 13:00

Atzo, igandea, jokatu zen Euskal Herriko Paxaka Txapelketako lehen faseko azken aurreko jardunaldia. Laxoa elkarteko bi bikotek parte hartu zuten, bigarren mailako txapelketan. 

Hiruburuko trinketean Hiriburuko Ainhara elkarteko Xabi Etxalaguek eta Jean Mary Urrutik 13 eta 12 irabazi zieten Laxoa Elkarteko Mikel Sagasetari eta Egoitz Primi. Antxitonean jokatutako partidan, aldiz, etxekoek lortu zuten garaipena. Laxoa Elkarteko Manu Irigoien eta Juan M. Maia 13 eta 4 nagusitu ziren Baigorrriko Zaharrer Segi elkarteko Benjamin Hatoigen eta Extebe Alfaroren kontra.

Igande honetan jokatuko da 1. faseko azken jardunaldia. Senperen Irigoien eta Maia Jean M. Lepeire eta Manuel Larroqueren kontra ariko dira, eta Antxitonean Sagaseta eta Prim, Jean J. Borda eta Eneko Zamponen kontra.

Sagaseta-Prim bikoteak ez du aukerarik hurrengo fasera sailkatzeko. Irigoien-Maia bikotea, aldiz, igandean irabazita zuzenean sailkatuko da finalerdietara, eta galduz gero gainerakoen emaitzen zain egon beharko dute.

Otsailarean 20an jokatuko dituzte finalerdiak, eta 27an finala Itsasuko frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun