Garaipenak lortu dituzte Aurrera, Baztan eta Gure Txokoako gizasemeen futbol talde nagusiek eta Beti Gazteko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 7a, 08:00

Baztango erregionaleko taldeak zazpi gol egin zituen Giltxaurdin, orain arteko gol-sortarik handiena.

Hirugarren mailako Beti Gaztek eta Doneztebek, aldiz, galdu egin dute eta jautsiera postuetan segituko dute

Asteburu honetako kirol jardunaldiak bi derbi izan ditu. Eskubaloian Erreka eta BKTko neska kadeteak aurrez aurre izan ziren Doneztebeko kiroldegian larunbat goizean eta doneztebarrak nagusitu ziren. Futbolean, Gure Txokoa eta Beti Gazteko mutil infantilak aritu ziren larunbat arratsaldean Matzadan eta bina berdindu zuten. Talde nagusiei dagokienez, Aurrera, Baztan eta  Gure Txokoako gizasemeek eta Beti Gazteko emakumeek garaipenak lortu zituzten. Baztango bigarren taldeak zazpi gol egin zituen, orain arteko gol-sortarik handiena, Hirugarren mailako Beti Gaztek eta Doneztebek, aldiz, galdu egin zuten eta jautsiera postuan segitzen dute. Eskubaloian, etxean berdindu egin zuen Errekak eta galdu BKTk. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak garaipena lortu zuen Plentzian.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • San Ignacio 3 - Beti Gazte 1 (Asier Larralde)

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Erriberri 0 - CD Baztan 1 (Mikel Ariztia)

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT 2 (Fermin Estanga eta Borja Arregi) – CD Peña Azagresa 3

Gipuzkoako Gorengoen maila

  • Gure Txokoa 2 (Aimar Lekuona eta Aitzol Irizar) – Pasaia 1

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 7 (Ion Osakarrek 3, Julian Urrutiak 2, Unai Elorza eta Beñat Erro) – CD Amaya B 0
  • CD Asdefor 2 - Doneztebe B 2 (Enaitz Iriarte eta Unai San Miguel)
  • Gazte Berriak Ansoain 1 – Aurrera 2 (Hodei Buldainen golak)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Donostiako Kaleren Lagunak 1 - Beti Gazte 1 (Joel Gil)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 2 (Olaia Telletxearen golak) – Tolosa 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko maila

  • Beti Gazte 2 (Mattin Lekuonaren golak) – Hondarribia 1

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Lagun Onak 3 - Gure Txokoa 6 (Enaitz Portuk 2, Alexander Altzugurenek 2, Andoni Telletxea eta Ivan Nuñez)

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan 6 (Xuban Telletxeak 3, Mikel Pruaño, Xabier Bengoetxea eta Angel Telletxea) – CD Lagun Artea 0
  • Doneztebe FT 0 – Rotxapea CD 4

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan 5 (Imanol Goienetxek 3, Xabier Sarobe eta Jon Garbalena) – CD Asdefor B 6

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 3 (Unax Bereauk 2 eta Jon Galardi) – Hernani 0
  • Gure Txokoa 5 (Unai Etxeberriak 3, Oihan Pikabea eta Joel Prendes) – Astigarragako Mundarro 2

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • UCD Burlades A – Aurrera
  • Gazte Berriak Ansoain 0 – Doneztebe 2 (Aimar Esperante eta Oihan Lujanbio)
  • CD Baztan 15 (Ugaitz Garaikoetxeak 3, Asier Barberenak 2, Antton Quertierrek 2, Garikoitz Santestebanek 2, Ander Saenz, Markel Torres, Ekai Maritorena, Haritz Bidegain eta beraien atean 2) – Berriozar A 0

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte atsedena.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Kirol Sport 2 - CD Baztan 0
  • Doneztebe 1 (Jon Ander Etxebeste) – Berriozar B 5

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan 9 – UCD Burlades 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako liga

  • Gure Txokoa 2 (Ibai Lekuona eta Peio Morate) - Beti Gazte 2 (Gaizka Sein eta Urko Olaizola) derbia berdindu egin zuten.

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako liga

  • Gure Txokoa 2 (Iraia Errandonea eta Oihana Nuñez) – Arrupe Chaminade 5
  • Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako ligan
  • CD Kirol Sport B 1 - Baztan A 1

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako ligan

  • Baztan B 2 – CD Izarra B 8

 

ARETO-FUTBOLA

Mutiko alebinak

  • Aurrera 6 (Hodei Sagastibeltzak 5 eta Ekaitz Gomez) – CD El Redin A 3

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Erreka 26 – Cantolagua 26

Senior emakumezkoak ligan

  • BM Lizarreria 29 - Baztango Kirol Taldea BKT 22

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka 28 – Cantolagua 35

Neska jubenilak ligan

  • Gurpea Beti Onak A 35 - Baztango Kirol Taldea BKT 31

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 19 – Uharte A 24
  • Erreka 20 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 18

Mutiko infantilak ligan

  • Cantolagua B 22 – Erreka 30

Neska infantilak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 14 – Uharte 19
  • CDB Atalaya 29 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 7
  • Lagunak A 29 – Erreka 11

Neska alebinak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 10 – Ademar Maristas 6
  • Agoizko KE 9 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 7
  • BM Noain 12 – Erreka 4

 

ERRUGBIA

Seniorrak, euskal liga bigarren mailan

  • Uribealdea 7 - BRT Menditarrak 17

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun