18:00etan hasiko dira partidak gaur Diman. Lehenengo neurketan, promozio mailako pilotariak ariko dira: Santos eta Urriza bikotea, Mondragon eta Zaldain bikotearen kontra. Ondotik, lehen mailakoan Etxeberria eta Iraeta, Kortazar eta Ezeizaren kontra neurtuko dira.
Bihar izango du segida txapelketak Lazkaon 12:00etan. Bertan, lehen mailako txapelketako bi partida jokatuko dituzte. Lehenengo neurketan Kortazar eta Ezeiza, Zelaia eta Lopezen kontra ariko dira. Bigarrenean, Iantzi beratarra eta Etxenike, Iturriaga leitzarraren eta Egañaren kontra ariko dira.
Sailkapen fasearen azken partidak igandean jokatuko dituzte Itziarren 12:00etan. Bertan, partida bakarra jokatuko dute. Iantzi eta Etxenike Iturzaeta eta Azpeitiaren kontra lehiatuko dira.
Egun, Iturriaga eta Egaña daude sailkapeneko lehen postuan jokatutako bost partidak irabazita. Horien atzetik daude Zelaia-Lopez bikotea eta Etxekolonea-Mujika bikotea launa garaipenekin.
Profesionalen partiden aitzinetik, herri bakoitzeko pilota eskolako nesken partidak izanen dira.