Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan, 500 kiloko kategorian, lehen jardunaldia jokatuko dute larunbatean Erandion (Bizkaia), 17:00etan hasita. 540 kiloko txapela irabazi ondotik, pisu arinenean ere txapelaren bila lehiatuko dira Beti Gazteko emakumeak, baita pisu astunean aritu ez ziren Amaiurkoak ere.
Eskualdeko bi taldeekin batera Ibarra, Txantrea, Badaiotz, Abadiño A, Abadiño B, Antsoain, Gaztedi eta Berriozar lehiatuko dira emakumeen 500 kiloko kategorian.
Gizonezkoak 600 kilokoan finalerako txartelaren bila
Gizonezkoek 600 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatuko dute Erandion. Joan den asteko lehenbiziko jardunaldian, hamaika talderen artean hirugarren izan zen Beti Gazte eta seigarren Amaiur. Hain zuzen, sei lehenbiziko taldeek lortuko dute otsailaren12an Pobesen (Araba) jokatuko den finalerako txartela.