Denera 666 dira, joan den urteko ilbeltzean baino 276 guttiago
Abenduan baino 47 langabetu gehiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan ilbetz hondarrean. Zehazki, 666 dira izena emandakoak. Halere, joan den urteko ilbeltzean baino 276 guttiago dira. Zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, justu 28 langabetu gehiago baitira arlo horretan (493). Industria arloan ere 25 langabetu gehiago daude (113). Nekazaritza-abelzaintzan ere bi langabetu gehiago daude (20), Bertze arloetan, aldiz, zerbait beheiti egin du langabetu kopuruak. Eraikuntzan sei langabetu guttiago daude (23), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean bi guttiago (17). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.