Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa eta hamabi saio antolatu dituzte aurtengo udaberrirako eta udazkenerako. Hamabi ekitaldi horietatik horietatik zazpi Ttipi-Ttaparen eremuan izanen dira.
Hiru ekintza mota izanen dira: literatura solasaldiak, lantegiak, eta irakurraldi musikatuak.
Literatura solasaldiak:
- Martxoaren 26an, Aiora Jaka itzultzaileak itzulitako Nirliit liburuaren inguruko solasaldia Lesakako Arrano Elkartean 11:00etan.
- Apirilaren 22an, Mikel Antza idazlearen Arroz Urez liburuari buruz mintzatuko dira Berako Liburutegian 18:00etan.
- Apirilaren 28an, Nerea Loiolaren Epizentroa ipuin liburuaren inguruko solasaldia Arantzako Liburutegian 17:30ean.
- Apirilaren 28an, Aiora Jaka itzultzaileak itzuitako Nirliit liburuaren solasaldia izanen da Erratzuko Lixutegian 19:0etan.
Lantegiak:
- Apirilaren 27an Nola iruzkindu liburu bat? hitzaldia emanen du Ibon Egañak Leitzako Liburutegian 18:30ean.
- Urriaren 19an Nola iruzkindu liburu bat? hitzaldia emanen du Ibon Egañak Elizondoko Arizkunenean, 18:30ean.
Irakurraldi musikatua:
- Apirilaren 23an, Gogoan dut liburuaren inguruko irakurraldi musikatua egingo dute Aritz Galarraga idazleak eta Ibon RG musikariak Lesakako Harriondoan 19:00etan.