'Geuretik sortuak' programak hainbat ekitaldi antolatu ditu otsailean Beran eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 2a, 16:00
'Bidaide' antzerki obra Beran ikusteko aukera izanen da. Argazkia: Mendi Urruzuno

Udalbiltzak sorturiko Geuretik sortuak egonaldi artistikoen barrenean hainbat sorkuntza lan sortu zituzten iaz Euskal Herriko hainbat sortzailek. Lan horien sormen prozesua bukatuta, orain, horien aurkezpenak egiten ari dira. Otsailean Beran eta Leitzan hiru proiektu aurkeztuko dituzte. 

  • Otsailaren 6an, igandea, Metrokoadroka Sormen Laborategiak Bidaide antzerki obra taularatuko du Berako Kultur Etxean. Emanaldia 17:30ean hasiko da, eta sarrerak aitzinetik erosi daitezke Agara prentsan lau eurotan.  
  • Otsailaren 13an, igandea, Oier Zuñiga aktorearen Eresia, lurra arin bekizu ama antzerki obra ikusteko aukera izanen da. Leitzako Herri Aretoan izanen da emanaldia 19:00etan. Sarrerak zortzi eurotan eskuratu daitezke. 
  • Otsailaren 20an, igandea, Lore More antzerki taldearen Trapu zikinak obra taularatuko dute Berako Kultur Etxean. 18:30ean izanen da emanaldia, eta sarrerak salgai egonen dira Agara prentsan 8 eurotan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun