Josetxo Ezkurra garaipenarekin bueltatu da Galarretara

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 31a, 19:00

Josetxo Ezkurra garaipenarekin bueltatu da Galarreta pilotalekura eta Oriamendi enpresara.

Atzeko kuadroetan lehen aldiz aritu zen Aritz Juanenearekin bikote eginez, 36-40 irabazi zieten Segurola eta Barrenetxea IV.ari

Oriamendi enpresara bueltatu da Josetxo Ezkurra erremontista doneztebarra. Ilbeltzaren 29an jokatu zuen estreineko partida Galarretan eta gibeleko kuadroetan lagun izan zuen Aritz Juanenea saldiastarra, postu berrian. 40-36 irabazi zieten Segurolari eta Barrenetxea IV.ri

Jaialdiko lehen partidan Aldabek eta Aritz Zubiri goizuetarrak 35-34 gainditu zituzten Etxarri eta Azpiroz. Partidak emozio handia izan zuen eta lau erremontistak bikain aritu ziren. Etxarri hamar hilabete bajan egon ondoren itzuli zen lesio baten ondorioz eta ikusgarri aritu zen. Azpiroz Oriamendi enpresara itzuli zen, baina ez zen nahikoa izan Aldabe eta Zubiri irabazteko. Aldabe nabarmendu zen eta Zubiri serio batekin garaipena lortu zuten. Aldabe maila ezin hobean itzuli zen Galarretara. Abiadura handia eman zion pilotari, eta hernaniar frontoiko bi berragertzeek aho zapore ona utzi zuten.

Ana II.a Masters txapelketako finalerdietara

Ansa II.ak 30-17 irabazi zion Goikoetxea V.ari erremonteko Iparlur Mastersaren atarian. Irabazleak finalerdietarako txartela lortu zuen eta beraz, Ansa izanen da Urrizaren aurkaria finalerdian. Bertze finalerdian Juanenea eta Barrenetxea izanen dira aurrez aurre.

Aurrelari urnietarren arteko norgehiagokan, Ansa II.ak Goikoetxea baino koska bat goitiago zegoela erakutsi zuen. Irabazleak dena ongi egin zuen eta 18 tanto egin zituen piloteoan eta zortzi tanto saketik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun