Eusko Label txapelketako jardunaldi bikoitz erabakigarria jokatu dute asteburuan, larunbatean Lizarran eta igandean Beasainen. Txapelketa honetako maila nagusian ari diren eskualdeko hiru pilotariek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte.
Larunbatean Lizarran Iturriaga leitzarrak eta Egañak 22-9 irabazi zieten Iturzaeta eta Azpeitiari. Txapelketako orain arteko bortz partidak irabazi dituzte Iturriagak eta Egañak eta zuzenean finalerdietarako sailkatuko dira. Bigarren partidan, Santosek eta Lopezek 22-8 irabazi zieten Etxeberria eta Iraetari.
Igandean Beasainen, Iantzi beratarrak eta Etxenikek 22-12 irabazi zieten Etxeberria eta Iraetari eta Etxekolonea zubietarrak eta Mujikak 22-13 irabazi zieten Kortazar eta Ezeizari. Hemen ere, guttienez final laurdenetarako sailkatzeko urrats garrantzitsua eman dute Etxekoloneak eta Iantzik.