Ez dute emaitza onegirik eskuratu eskualdeko futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 31a, 08:00

Futbol talde nagusien artean, Beti Gazteko emakumeek bakarrik lortu dute garaipena asteburu honetan.

Beti Gazteko emakumeek bakarrik lortu dute garaipena eta hirugarren mailako taldeak azken minutuan berdindu du; Baztango bi taldeek eta Doneztebe Bk galdu egin dute eta Aurrerak, Doneztebek eta Gure Txokoak atseden zuten

Ilbeltzeko azken asteburuan kirol jardunaldia, orokorrean, ez da ona izan eskualdeko taldeentzat. Futbolean, Beti Gazteko emakumeek bakarrik lortu dute garaipen garbia. Hirugarren mailako taldeak azken minutuan lortu zuen berdintzea Mastegin. Gainerakoan, egia da Aurrerak, Doneztebek eta Gure Txokoak atseden zutela. Baina Baztango bi taldeek eta Beti Gazte Bk eta Doneztebe Bk galdu egin zuten. Eskubaloian, garaipena lortu zuen Errekak eta galdu egin zuen BKTk. Errugbian galdu egin zuten Sarako basurdeek Arrasaten eta BRT Menditarrak taldeko seniorren eta jubenilen partidak gibelatu behar izan zituzten Covid-19arengatik.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte 2 (Jon Zabala eta Asier Larralde) – Tolosa 2

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Baztan 0 – CD River Ega 2

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT atsedena.

Gipuzkoako Gorengoen maila

  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Rotxapea B 4 - Baztan B 1 (Ion Osakar)
  • Doneztebe B 1 (Aimar Sarratea) – Valle de Aranguren 2
  • Aurrera atsedena.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Beti Gazte 0 – Trintxerpe 2

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Bergara 0 - Beti Gazte 5 (Ane Ordoki, Olaia Telletxea, Idoia Garde eta Izaro Aldabek 2)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko maila

  • Real Union 3 - Beti Gazte 2 (Unai Arburuaren golak)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Gure Txokoa 2 (Julen Ubiria eta Enaitz Portu) – Urki 1

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • Beti Kozkor 2 - CD Baztan 2 (Imanol Zoko eta Martin Roque)
  • CD Aoiz 3 - Doneztebe FT 0

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • UD Mutilvera 2 -  CD Baztan 5

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Real Sociedad - Beti Gazte, gibelatua.
  • Zumaiako 0 - Gure Txokoa 1 (Luka Trillo)

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • Aurrera 1 (Eder Sagastibeltza) - CD Ademar 0
  • JD San Jorge B 3 – Doneztebe 2 (Koteto Ezkurra eta Izei Astibia)
  • CD Atarrabia 0 - CD Baztan 1 (Mateo Lertxundi)

Neska kadete-infantil

  • Mulier FCN 7 - Beti Gazte 1 (Leire Ariztegi)

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 2 (Cristhofer de Oliveira eta Julen Alegre) – CF Gazte Berriak Ansoain 3
  • CD Amigó 5 – Doneztebe 0

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Atarrabia 1 - CD Baztan 1

Mutiko infantilak, Gipuzkoako liga

  • Landetxa 4 - Gure Txokoa 4 (Unax Villameak 2, Inhar Taberna eta Ibai Lekuona)
  • Beti Gazte 8 (Urko Olaizolak 2, Oier Sarrias 2, Peru Urra, Eneko Urkiola, Beñat Criado eta Jon Senper) – Dunboa Eguzki 0

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako liga

  • Oiartzun 6 - Gure Txokoa 0

 

ARETO-FUTBOLA

Mutiko alebinak

  • Aurrera – Uvesa Ribera Navarra B

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren maila

  • CB Tafalla 23 – Erreka 30

Senior emakumezkoak liga

  • BM Loyola 22 - Baztango Kirol Taldea BKT 16

Mutil jubenilak liga

  • BM Bardenas 31 – Erreka 34

Neska jubenilak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT atsedena.

Neska kadeteak liga

  • BM Loyola A 23 - Baztango Kirol Taldea BKT B 26
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 22 – Beti Onak Atarrabia B 26
  • CDB Atalaya 21 – Erreka 29

Mutiko infantilak liga

  • Erreka atsedena.

Neska infantilak liga

  • BM Loyola A 34 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 23
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 9 – BM Loyola B 34
  • Erreka 10 – Agoizko KE 17

Neska alebinak liga

  • Uharte 10 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 6
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 6 – BM Lizarreria B 10
  • Erreka 4 – Helvetia Anaitasuna A 12

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Kanpazar Arrasate RT 30 - Sarako Izarra RT 3

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak – Vithas Gaztedi RT gibelatua

Sub-18 euskal liga

  • Uribealdea RKE - Itsasmendi BRT gibelatua

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun