Euskal Herriko paxaka txapelketako partidak jokatuko dituzte igandean Elizondoko Antxitonean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 28a, 19:30
Euskal Herriko paxaka txapelketako partidak hartuko dituzte igande goizean Antxitonean. Argazkia: Ondikol

Bigarren mailako partidak jokatuko dituzte Elizondon eta, tartean, eskualdeko bi bikote lehiatuko dira. 

Igandean 9:30ean hasiko da lehenengo partida, eta Laxoa elkarteko Manu Irigoien eta Juan Mari Maia, Aviron Baionako Jean Jacques Borda-Eneko Zamponiren kontra lehiatuko dira.

Bigarren partidan, aldiz, Laxoa elkarteko Mikel Sagaseta eta Egoitz Prim, Aviron Baionako Frak Montau-Jean Michel Urrutyren kontra ariko dira. 11:00etan izango da bigarren partida hori. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun