Nafarroako Rural Kutxako bezeroei iruzur masiboa egiten saiatu direla ohartarazi dute

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 15:15
Nafarroako Rural Kutxak phising bidezko iruzur saiakera baten berri du, bezeroen datu pertsonalak eta bankuko datuak lortzeko. Ageri denez, SMS faltsuak bidaltzen ari dira masiboki. Mezu horietan, biktimei ohartarazten zaie Rural Kutxako kontua ez dela erabilgarri.

SMSaren edukiak honelatsuko itxura du:

Nafarroako Rural Kutxak ohartarazi duenez, mezu horiek «faltsuak dira eta gure erakundea ordezten saiatzen dira», eta «ezaugarri horiek edo antzekoak dituen mezu edo SMS bat hartu baduzu, ez kasurik egin eta ezabatu berehala. Iruzur saiakera bat dira».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun