Aritz Juanenea saldiastarraren eta Aritz Zubiri goizuetarraren arteko lehiarekin abiatu zen larunbat arratsaldean Galarretan Iparlus Masters Txapelketa. Juaneneak 30-17 irabazi zion Zubiriri eta, orain, Barrenetxea IV.aren kontra jokatuko du saldiastarrak finalaurrekoan.
Larunbateko partidari indartsu ekin zion Juaneneak eta 14-0 eta 20-5 aitzinetik paratu zen markagailuan. Baina Zubiri sakea zabalera egiten hasi zen eta sufritzen hasi zen Juanenea. 0-10eko partziala egin zuen Zubirik eta 21-15era hurbildu zen markagailuan. Baina sakez falta egin zuen goizuetarrak eta horri esker, bertze tanto-xorta bat egin zuen Juaneneak eta 30-17koarekin borobildu zuen partida.
Aipatzekoa da larunbateko jaialdiko partida nagusian min hartu zuela Urrizak. Probak egin beharko dizkiote, baina ezkor zegoen Iruñeko aurrelaria eta zuntz-hausturaren bat balitz, ezin izanen luke Masters txapelketako finalaurrekoa jokatu.