Malerrekako eskuz binakako hogeigarren txapelketako infantil eta kadete mailako finalerdietako protagonistak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 24a, 18:00
Lesakako Arkupe elkarteko Otxandorenak eta Bereauk lortu dute finalerdietarako txartela. Bortzirietako buruz burukoan txapeldun eta txapeldunorde izan ziren.

Infantil mailan Otxandorena eta Bereau lesakarrak izanen dira eskualdeko pilotari bakarrak azken aurreko koxkan

Igande honetan, urtarrilak 23, Doneztebeko Erreka elkarteak hogeigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako final laurdenak jokatu dituzte, kadete mailako pilotariek Lesakan eta infantil mailakoek Donezteben.

Igandean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Infantilak

  • Ruiz eta Moto (Txukun Lakua), 9 - Etxaniz eta Arregi (Oteiza), 18
  • Baleztena eta Zubillaga(Aurrera), 8 - Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku), 18
  • Etxeberria eta Zelaiaran (Oiarpe), 18 - Arretxe eta Oses (Hernani), 0
  • Otxandorena eta Bereau (Arkupe), 18 - Antimasberes eta Artetxe (Lagunak), 10

Igandean Lesakako pilotalekuan

Kadeteak

  • Sanchez eta Santesteban (Oberena), 18 - Aldazabal eta Egaña (Oteiza), 0
  • Etxeberria eta Leonet (Oiarpe), 18  - Campo eta Nicolas (San Juan), 2
  • Beitia eta Canseco (Joko Alai), 18 - Izagirre eta Calvo (Lapke), 12
  • Otaegi eta Antimasberes (Lagunak), 18 - Etxenike eta Madariaga (Bortziriak), 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun