Txapeldunen faserako sailkatzeko garaipen garrantzitsua lortu du Erreka eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 24a, 08:00
Txapeldunen faserako sailkatzeko garaipen garrantzitsua lortu zuen Errekak Txantrearen kontra.

Futboleko talde nagusi gehienek ere irabazi egin dute, baita Sarako Izarra errugbi taldeak ere

Orokorrean asteburu emankorra izan da eskualdeko kirol taldeentzat. Eskubaloian, txapeldunen faserako sailkatzeko urrezko bi puntu eskuratu ditu Errekak eta garaipena lortu du Baztango BKTk ere. Futbolean, hirugarren mailako Beti Gazteren partida gibelatu egin dute, baina gainerako talde nagusi gehienek (Baztan, Doneztebe, Gure Txokoa, Aurrera, Baztan B eta erregionaleko eta emakumeen ohorezko mailako Beti Gaztek) garaipenak lortu dituzte. Doneztebe Bk bakarrik galdu du. Errugbian ere Sarako Izarra irabaztea lortu zuen Animainean jokatutako urteko lehen partidan.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Leioa - Beti Gazte, gibelatua.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Baztan 1 (beraien atean) – CD Alesves 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT 5 (Ander Arbilla, Adrian Goñi, Xabi Erasun eta Borja Arregik 2) – CD Aluvion 1

Gipuzkoako Gorengoen maila

  • Gure Txokoa 2 (Jokin Telletxearen golak) - Santo Tomas Lizeoa 1

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 1 (Xuban Oskariz) – Berriozar 0
  • Gazte Berriak Ansoain 4 - Doneztebe B 2 (Martin Etxandi eta Ugaitz Aldabe)
  • Aurrera 3 (Ander Eskudero, Unai Tijero eta Koldo Hernandorena) – Beti Kozkor B 2

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailak kopa

  • Dunboa Eguzki 2 - Beti Gazte 3 (Antton Petrirena, Iker Iriarte eta beraien atean)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Touring 1 - Beti Gazte 5 (Idoia Gardek 4 eta Izaro Aldabe)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko maila

  • Beti Gazte 5 (Mattin Lekuona, Asier Tabernak 2, Asier Larralde eta Josu Zubieta) – Kostkas 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • San Marcial 2 - Gure Txokoa 1 (beraien atean)

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan atsedena.
  • Doneztebe FT 5 (Oier Apezetxeak 2, Aitor Agesta, Urko Oiarzaba eta Unai Montiel) – CD San Ignacio 2

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan 4 (Xuban Bengotxea, Imanol Goienetxe, Patxi Erasun eta Xabier Sarobe) – CD Iruña 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 2 (Manex Sarasola eta Yassine Ez Zennouny) – Trintxerpe B 2
  • Gure Txokoa 0 – Bergara 0

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • Gazte Berriak Ansoain 2 – Aurrera 0
  • Doneztebe 3 (Izei Astibiak 2 eta Oihan Lujanbio) – Beti Kozkor B 1
  • CD Baztan 3 (Ugaitz Garaikoetxea, Haritz Bidegain eta Mattin Maiora) – JD San Jorge B 4

Neska kadete-infantil, Nafarroako liga

  • Beti Gazte 1 (Leire Ariztegi) – Beti Kozkor 2

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Iruña B 1 - CD Baztan 2
  • Doneztebe 0 – Beti Kozkor 4

ARETO-FUTBOLA

Mutiko alebinak

  • CGH Garbayo Chivite Cintruenigo 1 – Aurrera 6 (Hodei Sagastibeltzak 3, Haritz Altadill, Aiur Ugartemendia eta Ander Freire)

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren maila

  • UDC Txantrea 20 – Erreka 21. Txapeldunen faserako sailkatzeko urrezko bi puntu lortu ditu Errekak.

Senior emakumezkoak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT 34 – CD Avance Ezkabarte 25

Mutil jubenilak liga

  • Helvetia Anaitasuna B – Erreka

Neska jubenilak liga

  • Helvetia Anaitasuna 28 - Baztango Kirol Taldea BKT 17

Neska kadeteak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 19 – Malkaitz A 36
  • Beti-Onak Atarrabia C 33 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 14
  • Erreka 25 – Helvetia Anaitasuna B 29

Mutiko infantilak liga

  • Cantolagua B - Erreka

Neska infantilak liga

BM San Juan 27- Baztango Kirol Taldeak BKT B 12

Neska alebinak liga

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A – Helvetia Anaitasuna B
  • BM Lizarreria A 12 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 4
  • Erreka 6 – Beti Onak Atarrabia A 10

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Sarako Izarra RT 24 – Betsaide Elorrio 21

Seniorrak euskal ligan bigarren maila

  • BRT Menditarrak atsedena.

Sub-18 euskal liga

  • Itsasmendi BRT atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun