Beti Gazte eta Amaiurko mutilek 640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelaren bila lehiatuko dira larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 21a, 15:00

Amaiurko sokatira taldea AbadiƱon jokatu zen 640 kiloko txapelketako lehen jardunaldian. Zazpi urteren ondotik Euskal Herriko txapelketako finalean izanen dira.

540 kiloko emakumeen bigarren jardunaldia ere jokatuko dute Berangon (Bizkaia)

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako bigarren txapela jokoan izanen da urtarrilaren 22an, larunbatean 17:00etatik aitzinera Berangon (Bizkaia) jokatuko den gizonezkoen 640 kiloko finalean. Aitzineko bi jardunaldietan tiraldi guztiak irabazi dituen Beti Gazterekin batera, Ibarra, Amaiur, Ñapurrak, Zuraide eta Abadiño ariko dira.

Beti Gazteko 640 kiloko taldea Abadiñon, tiraldi eta tiraldi artean. Orain arteko bi jardunaldietan tiraldi guztiak irabazi dituzte eta txapela janzteko faborito nagusiak dira.

 

Emakumezkoen 540 kiloko kategoriko bigarren jardunaldia ere jokatuko da Berangon. Orduan lehen postuan berdindu egin zuten Beti Gaztek eta Gaztedik. Lesakarrekin eta bizkaitarrekin batera, Ibarra, Badaiotz eta Abadiñoko bi taldeak ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun