Malerrekako eskuz binakako hogeigarren txapelketako infantil eta kadete mailako final laurdenak jokatuko dituzte igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 21a, 09:00
Kadete mailan Eukeni Etxenike igantziarrak eta Ekai Madariaga aranztarrak bikote egiten dute eta eskualdeko pilotari bakarrak izanen dira kategoria horretan final laurdenetan.

Kadeteak Lesakan eta infantilak Donezteben arituko dira

Igande honetan, urtarrilak 23, Doneztebeko Erreka elkarteak hogeigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte, kadete mailako pilotariek Lesakan eta infantil mailakoek.

Igandean 10:00etan hasita, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Infantilak

  • Ruiz eta Moto (Txukun Lakua) - Julen eta Arregi (Oteiza)
  • Zubillaga eta Telletxea (Aurrera) - Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku)
  • Etxeberria eta Zelaiaran (Oiarpe) - Arretxe eta Oses (Hernani)
  • Otxandorena eta Bereau (Arkupe) - Antimasberes eta Artetxe (Lagunak)

 

Igandean 10:00etan hasita Lesakako pilotalekuan

Kadeteak

  • Sanchez eta Santesteban (Oberena) - Aldazabal eta Egaña (Oteiza)
  • Etxeberria eta Leonet (Oiarpe) - Campo eta Nicolas (San Juan)
  • Beitia eta Canseco (Joko Alai) - Izagirre eta Calvo (Lapke)
  • Otaegi eta Antimasberes (Lagunak) - Etxenike eta Madariaga (Bortziriak)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun