Garaipena lortu dute urteko lehen partidan eskubaloi eta errugbi talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 17a, 08:00
Aurrerak zazpi gol egin zituen Donezteben, erregionaleko derbian eta lider sendoa direla erakutsi dute leitzarrek.

Futbolean, garaipen garbia lortu du Aurrerak Doneztebe B taldearen kontrako derbian / Beti Gazteko emakumeek eta erregionaleko taldeak garaipena lortu dute, Gure Txokoako mutilek berdinketa eta gainerako talde nagusi guztiek galdu egin dute.

Futbolean aitzineko asteburuan hasi ziren eskualdeko talde gehienak lehian, Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik. Eskubaloian, aldiz, asteburu honetan hasi dira eta talde nagusiak ongi gainera. Errekako mutilek nahiz BKTko neskek garaipenak lortu zituzten etxean. Errugbian ere urteko lehen partida jokatu zuen Menditarrak BRT taldeak larunbatean Lekarozen eta garaipen garbia eskuratu zuen. Futbolean, Donezteben jokatutako erregionaleko derbian garaipen garbia lortu zuen Aurrerak (1-7) eta leitzarrak lider sendoa direla erakutsi zuten. Gainerakoan, Beti Gazteko emakumeek eta erregionaleko taldeak ere garaipena lortu zuten eta Gure Txokoak etxetik kanpo berdintzea lortu zuen. Hirugarren mailako Beti Gaztek eta maila autonomikoan Baztanek eta Doneztebek galdu egin zuten.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Anaitasuna 2 - Beti Gazte 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • SD Lagunak 2 - CD Baztan 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • CD Lagun Artea 1 - Doneztebe FT 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Hondarribia 1 - Gure Txokoa 1 (Jokin Telletxea)

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • SD Alsasua 6 - Baztan B 1 (Jon Osakar)
  • Doneztebe B 1 (Martin Etxandi) - Aurrera 7 (Hodei Buldainek 3, Unai Tijerok 2, Jon Iparragirre eta Jon Mattin Sukuntza), lider sendoa direla erakutsi zuten leitzarrek derbian.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailak kopan

  • Beti Gazte 3 (Andoni Arriola, Joseba Bertiz eta Mikel Maia) – Euskalduna 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 1 (Mayi Arriola) – Hernani 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Touring 3 - Beti Gazte 4 (Mattin Lekuona, Unai Arburua, Asier Taberna eta Asier Larralde)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Gure Txokoa 1 (Julen Ubiria) – Tolosa 4

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan 3 (Imanol Zokok 2 eta Angel Telletxea) – UD Mutilvera 1
  • CD Cantolagua 6 - Doneztebe FT 1 (Iraitz Aiesa)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • JD San Jorge 2 - CD Baztan 1 (Imanol Goienetxe)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

  • Igeltegi Donostia 4 - Beti Gazte 2 (Luken Urtxegi eta Unax Etxarte)
  • Aretxabaleta 0 - Gure Txokoa 4 (Peio Martikorenak 2, Unai Etxeberria eta Iker Petrirena)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Aurrera 0– Doneztebe 1 (Izei Astibia). Doneztebarrak nagusitu ziren Leitzako derbian.
  • CD Baztan 4 – CD Amigó C 1
  • Neska kadete-infantil
  • Beti Gazte 3 (Leire Ariztegj 2 eta Maddalen Arenas) – Mulier 5

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Baztan 3 (Aitor Eskuderok 2 eta Gaizka Telletxea) – Doneztebe 1 (bere atean)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 8 – CD San Ignacio 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • Beti Gazte – Dunboa Eguzki, bertan behera.
  • Landetxa - Gure Txokoa, bertan behera.

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • CD Zumadia – Aurrera

Mutiko alebinak

  • Aurrera 8 (Aiur Ugartemendiak 3, Hodei Sagastibeltzak 3, Aiert Dorronsoro eta Ekaitz Gomez) – CD Xota FS 2

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Erreka 30 – BM Noain 17

Senior emakumezkoak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 19 – Maristas Ur 18

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka 27 – BM Loyola 35

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 34 – BM Lizarreria 19

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 14 – Helvetia Anaitasuna A 39
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A atsedena.
  • BM Loyola A 34 – Erreka 27

Mutiko infantilak ligan

  • Erreka atsedena

Neska infantilak ligan

  • Helvetia Anaitasuna B 30 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 24
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 18 – Malkaitz 17
  • Erreka atsedena.

Neska alebinak ligan

  • Lagunak 7 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 9
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 5 – Ardoi 11
  • BM Loyola A 12 – Erreka 4

ERRUGBIA

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak 55 – Arratiko/Gernika RT 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun