Hona hemen bizilagunen komunitateetan gastua murrizteko Irachek proposatu dituen neurriak:
- Aseguruen eskaintzak konparatzea. Aseguruen polizen arteko aldeak nabarmenak izan daitezke. Estaldurak eta baldintzak aztertu beharko dira, baina aseguru konpainia batetik bertzera egon daitekeen diferentzia % 30era irits daiteke.
- Faktura elektrikoa. Komunitatearen beharretara egokitzen den kontratu elektriko bat aukeratzeak gastua nabarmen murriztea ekar dezake. Potentzia kontsumo-beharretara egokitzea ere lagungarri izan daiteke.
- Plaka fotovoltaikoak. Bizilagunen komunitateek autokontsumorako plaka fotovoltaikoak jar ditzakete. Instalazioak bere kostua duen arren, zenbait adituk kalkulatzen dute urtean 3.000 eta 4.000 euro artean aurreztea ekar dezakeela.
- Igogailuaren mantentze-lanak. Oro har, igogailuaren mantentze-lanak kontratatu ohi dira igogailua jarri zuen konpainiarekin. Hala ere, zerbitzua beste enpresa batek egin dezake, eta kostuan % 15etik gorako aldeak daude.
- Dirulaguntza handiak daude, batzuetan % 50erainokoak, eraikinen inguratzailea hobetzeko obrak egiteko. Berrikuntza horiei esker, eraikinek isolamendu termiko hobea eta energia-eraginkortasun handiagoa dute, kontsumoan aurrezpen handiagoa ahalbidetzen baitute.
- Bankuek kontuarengatik kobratzen duten komisioak. Komunitatearen ordainketak eta gastuak kudeatzeko bankuek komisio handiak kobratzen dituzte batzuetan. Komisio baxuagoak lortzeko negoziatzeak gastua nabarmen murriztu dezake.