Grebarekin bat egiteaz gain, kontzentrazioak eta manifestazioak egin zituzten Iruñean, Tuteran, Tafallan eta Lizarran.
KOMUNIKATUA
GREBA OHARRA 2022ko urtarrilak 13
COVID-aren krisiak agerian utzi ditu mendekotasunaren sektorean dauden mugak eta baliabideen falta. Nafarroan, sektore honetan lan egiten duten lau mila eta bostehun (4500) pertsona baino gehiagoren lan-baldintzak lotsagarriak direla agerian geratu da ere.
Langileak funtsezkoak izan gara eta funtsezkoak izaten jarraitzen dugu pandemiaren aurretik eta pandemia sufritzen jarraitzen dugun bitartean. Etorkizunean ere funtsezkoak izaten jarraituko dugu, gure adinekoei eta mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko.
Pandemia garaian solidarioak eta arduratsuak izan gara eta gure lanbidearekin konprometituak, beti. Era berean, pozik eta eskertuta gaude hainbeste pertsonen esker ona helarazi digutelako, batez ere hirugarren adineko zerbitzuen erabiltzaileengandik eta haien familietatik.
Orain tinko gaude aitorpen hori benetakoa izan dadin eta gure aldarrikapenak patronalek eta Nafarroako Gobernuak kontuan har ditzaten:
- Gure lan-baldintzak hobetzea eta duintzea
- Soldata duinak
- lanaldi zentzudunak
- Segurtasun- eta babes-neurri eraginkorrak
- Ratio egokiak
- Sistemaren prestakuntza eta profesionalizazioa
- Aldi baterakotasuna eta kontratu partzialak amaitzea
- Egonkortasuna eta etorkizuneko bermeak ematea gure lan postuetan
- Ikuskapenak indartzea
- “Putre” funtsen partaidetza mugatzea
- Zentro horien kudeaketa publikoa behingoz exijitzea.
Lan-baldintza duinek soilik ziurtatzen dituzte zerbitzu duinak eta kalitatezkoak.
Maiatzean hasi ziren Nafarroako adinekoentzako zentroen sektoreko lehen hitzarmena hitzartzeko negoziazioak.