XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan bikote izanen dira Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 14a, 15:00

Patxi Mindegiak eta Joxean Etxeberriak bikote eginen dute txapelketa honetan.

Igande eguerdian Arabar Errioxako Villabuena/Eskuernagan jokatuko den lehen jardunaldian ariko dira.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hogeita bigarren edizioa abiatuko da ilbeltzaren 16an, igandean 12:30ean Arabar Errioxako Villabuena/Eskuernaga herrian jokatuko den lehen jardunaldiarekin. Bikote eginen duten Zigako Joxean Etxeberria eta Zubietako Patxi Mindegia izanen dira eskualdeko ordezkariak.

Beraiekin batera, Oier Kañamares IV.a eta Xuban Kañamares V.a, eta Juan Jose Lopez Azpilikueta eta David Naredo ariko dira lehian. Denera hamaika enbor moztu beharko dituzte, sei modalitatetan.

Harri-jasotzaileak ere

Harri-jasotzen, Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketan Mikel Lopetegi Urra ariko da ehun kiloko hiru harrirekin, zilindro zaharra, kubikoa eta borobila, bina minutuko txandetan.

Emakumezkoen harri-jasotze txapelketako gazte mailan, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez ariko dira 50 kiloko hiru harrirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun