Futbol derbi bikoitza jokatuko dute Aurrera eta Doneztebeko erregionaleko eta kadete mailako taldeek

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 14a, 09:00

Aurrera eta Doneztebeko erregionaleko eta kadete mailako taldeak aurrez aurre izanen dira asteburuan. Infantil mailan ere derbia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek.

Infantil mailan ere derbia jokatuko dute Baztan eta Doneztebeko mutikoek eta BRT Menditarrak errugbi taldeak urteko lehen partida jokatuko du larunbatean Lekarozen.

Futbol derbietan emankorra izanen da asteburua. Erregionalean, Doneztebe Bk eta Leitzako Aurrera liderrak jokatuko dute igande arratsaldean Donezteben eta kadete mailan, leitzarrak eta doneztebarrak aurrez aurre izanen dira larunbat arratsaldean Leitzako Arkiskilen. Infantil mailan ere, Baztan eta Donezteberen arteko derbia izanen dute igande goizean Giltxaurdin. Eskubaloian, urteko lehen partidak jokatuko dituzte Erreka eta BKTko talde nagusiek etxean eta errugbian ere, urteko lehen partida izanen du BRT Menditarrak taldeak Lekarozen.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Anaitasuna - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Azkoitiko Txerloian.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • SD Lagunak - CD Baztan, igandean 16:00etan Barañaingo Lagunak-en.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • CD Lagun Artea - Doneztebe FT, igandean 15:45ean Lakuntzako Zelai Berrin.

Gipuzkoako Gorengoen maila

  • Hondarribia - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Hondarribiako Ondartzan.

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • SD Alsasua - Baztan B, igandean 16:00etan Altsasuko Dantzalekun.
  • Doneztebe B - Aurrera derbia igandean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Beti Gazte – Euskalduna, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Hernani, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko maila

  • Touring - Beti Gazte, larunbatean 18:30ean Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Gure Txokoa – Tolosa, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan – UD Mutilvera, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Cantolagua - Doneztebe FT , larunbatean 16:00etan Zangozan.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • JD San Jorge - CD Baztan, larunbatean 12:15ean Taxoaren.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Igeltegi Donostia - Beti Gazte, larunbatean 15:00etan Donostiako La Sallen.
  • Aretxabaleta - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Aretxabaletako Ibarran.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • Aurrera – Doneztebe, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • CD Baztan – CD Amigó C, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Neska kadete-infantil, Nafarroako liga

  • Beti Gazte – Mulier, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan – Doneztebe, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan – CD San Ignacio, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako liga

  • Beti Gazte – Dunboa Eguzki, larunbatean 15:45ean Lesakako Mastegin.
  • Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Irungo Ugalde zelaian.

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako liga

  • Oiartzun - Gure Txokoa, igandean 16:00etan Oiartzunen.

Neska infantil-alebinak F-8

  • Baztan A – CD Kirol Sport A, larunbatean 17:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Neska alebin-benjaminak F-8

  • UD Mutilvera B - Baztan B, larunbatean 11:15ean Arangurenen.

Alebinak F8

  • CD Oberena A - Gure Txokoa A, larunbatean 11:00etan Iruñeko Oberenan.

Doneztebe A atsedena.

  • Baztan A - Beti Gazte A, larunbatean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Atarrabia D - Doneztebe B, larunbatean 11:00etan Iruñeko Peritosen.
  • Beti Gazte B – Asdefor C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • Berriozar D - Gure Txokoa B, larunbatean 11:15ean Berriozarren.
  • Beti Gazte C – Valle de Egues D, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • CD San Ignacio C - Baztan B, larunbatean 12:00etan Iruñeko Jesuitasen.

Benjaminak F8

  • Gure Txokoa A – CD Amaya B, igandean 11:00etan Berako Matzadan.
  • Gazte Berriak Ansoain A - Beti Gazte A, larunbatean 15:30ean Antsoainen.
  • Baztan A – UD Mutilvera A, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • CD Zumadia – Aurrera, larunbatean 11:00etan Artaxonan.

Mutiko alebinak

  • Aurrera – CD Xota FS, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren maila

  • Erreka – BM Noain, igandean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Senior emakumezkoak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT – Maristas Ur, larunbatean 230:15ean Elizondoko kiroldegian.

Mutil jubenilak liga

  • Erreka – BM Loyola, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska jubenilak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT – BM Lizarreria, larunbatean 16:00etan Elizondoko kiroldegian.

Neska kadeteak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT B – Helvetia Anaitasuna A, larunbatean 12:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A atsedena.
  • BM Loyol A – Erreka, larunbatean 09:15ean Ermitagañan.

Mutiko infantilak liga

  • Erreka atsedena.

Neska infantilak liga

  • Helvetia Anaitasuna B - Baztango Kirol Taldeak BKT A, larunbatean 09:15ean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B – Malkaitz, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Erreka atsedena.

Neska alebinak liga

  • Lagunak - Baztango Kirol Taldeak BKT A, larunbatean 09:30ean Barañaingo Lagunaken.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B – Ardoi, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • BM Loyola A – Erreka, larunbatean 10:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal ligan bigarren maila

  • BRT Menditarrak – Arratiko/Gernika RT, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun