Igantziko Benta eta Etxalarko Benta lotzen dituen NA-1210 errepidean ibaia errepidera atera da eta ondorioz, itxita dago. Gauza bera gertatu da Etxalarko Bentak eta Lesaka arteko errepidean ere.
Goizuetan Urumea ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan. Hernanira doan errepidea itxita egon da goizean, baina berriki ireki dute, 15:45 aldera. Leitzara joateko errepideak, ordea, itxita jarraitzen du, Ibero eta Artzan bitartean erortzea izan delako.
Beran, Bidasoa ibaiak gainezka egin du Berara sartzeko NA-8304 errepide zaharrean, eta 1,8 eta 2,650 kilometroen artean errepidea itxita dago.
Iturenen, NA-170 errepideko 27. kilometroan, Ituren eta Aurtitz tartean, errei bat itxita egon da erortze bat izan delako baina garbitu dute.
Lozabianen ere erortzea izan da eta bidea garbitzen ari dira.
Baztanen, N-121-A errepidean, Belate aldera, istripua izan da goizean, 31,2. kilometroan. Ibilgailu batek errepidera eroriak ziren harrien kontra egin du baina zorionez, ez da inor zauritu. Handik hurbil, 31,5. kilometroan ere harriak eta lurra erori dira errepidera.