Eskualdeko txirrindulari gaztetxoak saritu dituzte Nafarroako Txirrindularitzaren galan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 10a, 11:00
Txirrindularitza Galan saritutako eskualdeko txirrindularietako batzuk, joan den asteazkenean Iruñean.

Nafarroako Kirol Jokoetan lehen postuetan ibili dira.

Joan den asteazkenean, ilbeltzaren 5ean ospatu zen Iruñean Nafarroako Txirrindularitzaren Gala eta eskualdeko zenbait txirrindularik sariak jaso zituzten, Nafarroako Kirol Jokoetan lortutako emaitzak direla eta.

Honela, mendi bizikletan, alebin mailan, lehenbizikoa izan zen Baztandarra Txirrindulari Elkarteko Julen Valer arizkundarra eta hirugarren talde bereko Iratxe Ibañez iruritarra; infantil mailan, lehenbizikoa izan zen Ulibeltzak taldeko Aitor Igoa sunbildarra eta hirugarren Iturrotz taldeko Oihan Aleman iruritarra. Kadete mailan, Baztandarra taldeko Eneit Bertiz sunbildarra lehenbizikoa izan zen eta talde bereko Unax Eraso iruritarra hirugarren. Errepidean, kadete mailan, bigarren izan zen Villavés taldeko Joritz Barberena lekaroztarra eta Ermitagañako Ivan Villoria iruritarra bigarren izan zen tarteko helmugetan eta lehenbizikoa taldeka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun