Euriteak 2022.01.10

Uholde arriskuen abisua eman dute Bidasoa eta Urumea ibaietan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 9a, 22:00

Euria gelditu gabe ari duela eta, Nafarroa iparraldeko errekak izugarri hazi dira iluntzerako. Baztango eta Berako udalek abisua eman dute erreka bazterretan «uholde arriskua dagoela eta arretaz jokatzeko». Ikusi hemen behean eskualdeko estazio meteorologikoetan azkeneko 24 orduetan erregistratu diren ur-litro kopuruak.

Estazio meteorologikoetan Litro Kopurua / m2
Bera (Larrategaña) GN Bera (Larrategaina) 64.6 
Doneztebe-Santesteban GN Doneztebe 69.8 
Etxalar GN Etxalar 64.4 
Goizueta GN Goizueta 83.8 
Gorramendi GN Gorramendi 63.2 
Iñarbegi GN Iñarbegi 73.4 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun