Urte berrian konpetitzeari ekinen diote eskualdeko kirol taldeek

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 7a, 08:00

Durangon jokatu zuen Beti Gaztek hirugarren mailako estreineko partida. Igandean Cultural de Durangok bisita bueltatuko dio Mastegira, bigarren itzuliko lehen partidan.

Baztan futbol talde nagusiak igoera fasean hasiko da eta Doneztebe jautsiera fasean.

Eskualdeko kirol taldeentzat urteko lehen jardunaldia izanen da asteburukoa. Bai bederen futbolean, errugbian eta areto-futbolean ari direnentzako. Eskubaloian, gibelatutako partidaren bat bertzerik ez da jokatuko. Futbol talde nagusi gehienek, gainera etxean jokatuko dituzte partidan. Baztanek igoera faseari ekinen dio eta Doneztebek jautsiera faseari. Hirugarren mailako Beti Gaztek bigarren itzuliari ekinen dio Mastegin, azken postutik ateratzeko helburuarekin. Errugbian, etxean jokatuko du Sarako Izarrak eta Bizkai aldean Menditarrak BRT taldeak.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte – Cultural de Durango, igandean 16:30ean Lesakako Mastegim.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Baztan – CD Idoya, larunbatean 17:00etan Elizondoko Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT – CD Muskaria, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako Gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Deusto, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Aurrera – CD Iruña B, igandean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • Baztan B atsedena.
  • Beti Kozkor B - Doneztebe B, larunbatean 16:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailak kopa

  • Beti Ona - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Errenteriako Beraunen.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Amaikak Bat, larunbatean 15:45ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Ekintza, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Zumaiako - Gure Txokoa, igandean 11:00etan Zumaian.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Lezkairu - CD Baztan, igandean 15:30ean Soto Lezkairun.
  • Doneztebe FT – CD Lagun Artea, larunbatean 18:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan – CD Kirol Sport, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte – Añorga, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.
  • Gure Txokoa – Real Union, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • Doneztebe – CD Kirol Sport A, igandean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Beti Kozkor B – Aurrera, igandean 12:00etan Lekunberriko Plazaolan.
  • UCD Burlades A - CD Baztan, larunbatean 13:00etan Erripagainan.

Neska kadete-infantil

  • CD Gares - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Garesko Osabidean.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • Doneztebe – CAD Irabia, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Berriozar CF B - CD Baztan, larunbatean 13:15ean Berriozarren.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • Berriozar B - CD Baztan, larunbatean 11:30ean Berriozarren.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako liga

  • Hondarribia A - Beti Gazte, igandean 13:00etan Hondarribiako Ondartzan.
  • Gure Txokoa – Hondarribia, igandean 11:30ean Berako Matzadan.

Infantil neskak F-8

  • Gure Txokoa – Hondarribia, larunbatean 15:30ean Berako Matzadan.

Neska infantil-alebinak F-8

  • CD Amigó A - Baztan A, larunbatean 11:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Neska alebin-benjaminak F-8

  • Baztan B – Berriozar B, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Alebinak F8

  • Gure Txokoa A – CD Salesianos A, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.
  • Doneztebe A – CD Atarrabia A, larunbatean 10:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CD Atarrabia B - Baztan A, larunbatean 11:00etan Iruñeko Peritosen.
  • Beti Gazte A – Berriozar C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • Doneztebe B – CD Valle de Egues C, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • San Cernin C - Beti Gazte B, larunbateran 15:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
  • Gure Txokoa B – CD Lezkairu E, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.
  • CD Oberena F - Beti Gazte C, igandean 11:30ean Iruñeko Oberenan.
  • Baztan B – FC Bidezarra B, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Benjaminak F8

  • CD Lezkairu A - Gure Txokoa A, larunbatean 12:30ean Iruñeko Liceo Monjardinen.
  • Beti Gazte A – Mutilvera C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • CD Oberena A - Baztan A, igandean 12:45ean Iruñeko Oberenan.

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • Aurrera – CD Xota FS, larunbatean 11:30ean Leitzako kiroldegian.

Mutiko alebinak

  • Aurrera – CD EL Redin B, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Neska kadeteak liga

  • Erreka – Malkaitz B, larunbatean 11:00etan Donezteben, bere garaian gibelatutako partida.

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Sarako Izarra RT – Atletico San Sebastian, larunbatean Sarako Animainean.

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • Uribealdea B - BRT Menditarrak, larunbatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun