Beheko sinatzaileok ondoko gogoetak helarazi nahi dizkiegu bai agintari publikoei bai herriari. Hartutako zenbait neurri egokitzat eta bidezkotzat jotzen baditugu ere, uste dugu gaur egungo neurria, “COVID agiria” deitutakoa, gehiegizkoa, justifika ezina eta gure oinarrizko eskubideen kontrako urraketa dela. Osasun arloko hainbat legek arautzen duten bezala, pertsonok badugu erabakitzeko eskubidea gure gorputzari dagokionez, behar bezala informaturik egon ondoren, aukera eta tratamenduen artean hautatzekoa. Egungo neurriak gizartea bi bloketan sailkatu du, txertatuak eta txertatu gabekoak, horietako multzo bati enpresa pribatu eta erakunde publikoen zerbitzuetara sartzea galaraziz, ustez, gainerakoak babeste eta kutsatzea ekiditearengatik; jakin badakite ere txertoa bera dela kutsatzetik babesten ez duena eta berez immunizatzen ez duena. Giza sailkapen honek ondorio sozial eta mediatikoak abiarazi ditu osasunaz haratago doazenak, gobernuak sustatutako tratamendu farmazeutikoa libreki jaso nahi ez duten pertsonak baztertzera eraman nahi dituztelako edota gizartearen isolamendua ezartzeko deia zabaldu dutelako, bi multzo horiek kutsatzen ez duten eta kutsatzen dutenekin identifikatuz. Puntu horretan, neurri baztertzaile eta debekatzaile hori absurdoraino ailegatzen da, zeren soinketa egiteko kirol eremu publikoetara sartzeko debekua ezarri dietelako, hain justu, txertotik garbi egoteko aukera hautatu duten pertsona horiei, neurri profilaktiko gisa bizitza garbia eta osasuntsua egunerokoan eraman nahi eta ezin izanen dutelarik. Hori dela eta geure buruari galdetzen diogu ea aipatu neurria zigortzeko era bat ez ote den, gobernuak egindako tratamendu mota baten aldeko apustuari ez atxikitzeagatik.
Txertatzeko aukerari dagokionez gure ustea adierazi nahi dugu, zilegizkotzat, jakina, jotzen dugularik eta geuk aldarrikatzen dugun pazientearen autonomiari berari dagokiolarik, jende guztiaren intereseko eskubide osoa dena. Guk, aldiz, ez diogu inori galarazten inongo tokitara sartzea edota bere oinarrizko eskubideak erabiltzea tratamendu bat edo beste hautatzeagatik. Neurriak atzera eramaten gaitu historiaren une eta gune jakinetara, horietatik gizadiak zerbait ikasia zuela uste genuen. Ez gara akuriak edota esperimentazio animaliak, gizaki helduak gara, adimena, erabakimena eta eskubideak ditugunak. Egun urratzen ari diren eskubideak.
Agintari publikoei zuzendu nahi diegu hartutako neurriak eragin dituen ondorioen jakitun izan dezatelako esperantzan, sortutako domino efektuaz jakin dezaten, zenbait komunikabidetan lintxamendua izateraino ailegatzen dena bai eta gure kontrako gaitzeste nabarmena, zenbaitetan ia gorroto-delitua izateraino hurbiltzen dena; bai eta horrekin batera lehen zegoen gizarte barneko giro asaldatua areagotzea ekarri duelarik, familiartekoetan edo adiskideetan, lan eremuan edota gizarte erakundeetan.
Hauek horrela, sortutako egoeraren gainean gogoeta egiteko eskatzen dugu, sosegaturik eta hauteskunde aurreko kalkuluetatik at, uste baitugu neurri horrek ondorio soziofobiko okerragoetara eramaten ahal gaituelako. Galdetzen diogu geure buruari ea neurriak ez ote duen zerikusirik egun dagoen ideien eskasiarekin, izurriteari aurre egin beharko lioketenak; zeren, azkenik, ematen du COVID pasea presio modu bat baino ez dela, jende guztiak atxikimendua ager dezan gobernuak hautatutako tratamenduaren alde, debekuak eta murrizketak inposatuz.
Sinatzaileak
Bitor Abarzuza Fontellas, Maite Arandigoien Leorza, Alfonso Angulo Díaz, María Esther Sanz Goñi, Carmen Martín Pérez, Miren Arantzazu Oscoz Marcilla, M. José Lainez Gabari, María Isabel Pro Chocarro, Noemi Solanas Soler, Sara Saavedra García, Maria Carmen Soto Muro, Cristina Urtasun Barasoain, Fco Churruca Adriain, Mª Lurdes Pérez Aldunate, Diana Urdaniz Santiesteban, Sergio Izpura Pinillo, Iñaki Moscoso Ruiz, Gorka Milagro Abarzuza, María Jiménez Silva, Dulce María Ruíz de la Cuesta Belzunce, Marí Aranzazu Arruiz Ayesa, Eder Ariz Lizaso, Joseba González Pavón, Jasone Arandia Belaustegui, María Fuencisca Sebastián Arribas, José Ignacio Urtasun Barasoain, Ibai Zenoz Berasategi, María Pilar Abarzuza Fontellas, Nekane Catalan Aranguren, Alejandro Ordoki Arrieta, Mª Luisa García Mármol, Raquel Arraiza Otazu, Joseba Erize Amezkoa, Miren Karmele Vidaurre Lecumberri, Karmele Fernández Gaiayalde, Adán Uharte Rey, Itziar Lekunberri Garcia, Mikel Alvarez Usar, Anai Ederra Urzainqui, Mª Antonia Montagud Cardell, Yolanda Pintor Santos, Mª Begoña Gomez Viamonte, Jone Perurena Graciarena, Artem Sukhanov, Aintzi Urruzola Martinez, Francisco Javier Setuaín Echevarría, Oihan Urtasun Martin, Arantza Barberena Larumbre, Saura Ganuza Pelegrin, Ignacio Javier Andueza Arraiza, Mary Mar García Blanco, Jessika Ortega Garcia, Juan Astigarraga Arancibia del Puerto, Juan Mari Díaz López, Alicia Percaz Betelu, José R Loayssa Lara, Fermín Andueza Azparren, Ana García Tamayo eta Amets Angulo Arandigoyen.