619 langabeturekin bukatu dute urtea Doneztebeko enplegu bulegoan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 5a, 12:00

Azken urteetako abenduetako langabeziko datuak. Duela hamabortz urteko kopuruetan dago orain.

Azaroan baino 29 langabetu gehiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan urte hondarrean. Zehazki, 619 dira izena emandakoak. Halere, 2020ko abenduarekin konparatuta ia 300 langabetu guttiago dira. Zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, justu 29 langabetu gehiago baitira arlo horretan (454). Industria arloan ere hiru langabetu gehiago daude (88). Bertze arloetan, aldiz, berdintsu mantendu dira kopuruak. Eraikuntzan langabetu bat gehiago dago (29), nekazaritzan bi langabetu guttiago daude (18), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean bi guttiago (19). Hemen segidan dagoen infograman herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun