Aizkora finalean hiru aizkolari ariko dira: Jokin Urretabizkaia Basozabal donostiarra, Hodei Ezpeleta eibartarra eta Julen Gabirondo urnietarra (azken hau eri dagoen Xabier Zalduaren ordez ariko da). Hamabi kana-erdikoko lana izanen dute.
Binakako harri-jasotze txapelketako finalerako, berriz, hiru bikote sailkatu dira: Mikel Lopetegi UYrra eta Iñigo Eizagirre Eiza, Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria etra Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabat Olaizola. 175 kiloko errektangularrarekin, 125 kiloko koparekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko harri borobilarekin ariko dira.
Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo desafioetan
Urtezahar eguneko jaialdiak emakumeen arteko desafioak ere izanen ditu, hiru modalitatetan. Trontzan Maria Iraizoz eta Ainhoa Iraizoz, Garbiñe Lopez de Uralde eta Ruth Linazaren kontra ariko dra. Ingude-jasotzen, Maika Ariztegi iturendarra, Karmele Gisasola Zelai III.a eta Lucia Orberekin ariko da nor baino nor gehiago eta aizkoran Nerea Sorondo beratarra eta Laiene Pikabea izanen dira aurrez aurre.