2022ko uztailaren 1etik 31ra 130 gaztek Euskal Herria oinez zeharkatuko dute, euskara hutsean, EuskarAbentura espedizioan. Edizio berri honetan, bertzeak bertze, euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana landuko dute, Elkano Fundazioarekin elkarlanean.
Izen-emate epea pasa den astearte honetan zabaldu dute, Albaolako Itsas Kultur Faktorian eginiko agerraldi batean azaldu dutenez. Euskal Herriko eta diasporako 16-17 urteko gazte euskaldunek 2022ko martxoaren 4ra arteko epea izanen dute hautagaitza aurkezteko, horretarako, minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte elkarteak proposatutako gai eta formatu bat aukeratuz.