Igoera faserako sailkatzea lortu du Baztan futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 20a, 08:00

Mastegin hirugarren mailako lehen garaipena lortu zuen Beti Gaztek larunbatean, Bilboko Athleticen filiala den Basconiaren kontra.

Beti Gaztek etxeko lehen garaipena lortu du hirugarren mailan, lehen itzuliko azken partidan.

Eskualdeko kirol taldeentzat urteko azken jardunaldia izan da asteburukoa. Futbolean, Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Doneztebek lehen faseko azken partida zuten eta partida bereziki garrantzitsua zen baztandarrendako. Igoera faserako saikatzeko Giltxaurdin irabazteaz gain bertze emaitzen esperoan egon behar zuten eta oraingoan dena zuzen eman zitzaion. 3-0 irabazi zioten Mutilverari eta behar zituzten bertze emaitzak ere ailegatu zirenez, igoera fasea jokatuko du. Bertze futbol talde nagusi gehienek ere irabaztea lortu zuten, Gure Txokoak izan ezik. Hirugarren mailako Beti Gaztek etxeko lehen garaipena lortu zuen lehen itzuliko azken partidan. Aurrerak 7-0 irabazi zuen Arkixkilen, lidergoa sendotzeko eta Doneztebek, Baztan Bk, Beti Gazte Bk eta Beti Gazteko emakumeek ere irabazi zuten. Errugbian, galdu egin zuen Errioxan Sarako Izarra taldeak.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte 1 (Urki Txoperena) – Basconia 0. Urteko azken partidan lortu du etxeko lehen garaipena hirugarren mailan Lesakako taldeak.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan 3 (Oscar Elorza, Elur Meoki eta Luis Mari Iturriria) – UD Mutilvera B 0. Baztandarrek garaipena lortu zuten Giltxaurdin eta bertze emaitzak ere aldekoak izan zirenez, igoera fasean izanen dira.
  • CD Infanzones 0 - Doneztebe FT 1 (Borja Arregi)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Roteta 5 - Gure Txokoa 1 (Jokin Telletxea)

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • Aurrera 7 (Anartz Ramallok 2, Asier Barrioak 2, Oinatz Mariezkurrena, Jon Vazquez eta Mikel Martinez-Barranco)– CD Amaya B 0
  • CD San Fermin Ikastola 0 - Baztan B 2 (Ion Osakarren golak)
  • Doneztebe B atsedena.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte 3 (Antton Petrirenak 2 eta Bogdan Marton) – Dunboa Eguzki 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Ostadar 1 - Beti Gazte 2 (Idoia Garde eta Mayi Arriola)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Martutene 1 - Beti Gazte 3 (Mattin Lekuona, Asier Larralde eta Unai Arburua)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 5 (Andoni Telletxeak 2, Imanol Aranibar, Enaitz Portu eta Julen Ubiria) – Mariño 1

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • SD Alsasua 0 - CD Baztan 0
  • Doneztebe FT – Beti Kozkor, bertan behera.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Baztan 4 (Aritz Zoko, Zena Irisarri, Javier Egurrola eta Imanol Goienetxe) – CD Amaya A 3

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Beti Gazte 4 (Luken Urtxegik 2, Jon Galardi eta Aitor Galardi) – Hondarribia 0
  • San Marcial 0 - Gure Txokoa 5 (Alain Zelaieta, Ortzadar Iratzoki, Kemen Ruiz, Enaitz Erkizia eta Mikel Pombar)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Berriozar A 1 – Doneztebe 2 (Koteto Ezkurra eta Aitor Lorente)
  • JD San Jorge B – Aurrera
  • CD Baztan 8 (Ugaitz Garaikoetxeak 2, Mattin Maiora, Asier Barberena, Markel Torres, Ekai Martitorena, Mateo Lerutxundi eta beraien atean) – CD Ademar 3

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte 2 (Onintze Iparragirre eta Laida Taberna) – Itaroa Huarte 1

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Kirol Sport 1 – Doneztebe 2 (Amets Jauregi eta beraien atean)
  • CD Baztan 2 (Eneko Urrozen golak) – CD Amigó 1

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 5 – CD Ademar 2

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • San Marcial 2 - Beti Gazte 3 (Oinatz Aiestaran, Gaizka Sein eta Beñat Criado)
  • Behobia 6 - Gure Txokoa 2 (Xan Villamea eta Peio Morate)

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • Gazte Berriak Ansoain 0 – Aurrera 3 (Eunate Belauntzaran, Haizea Baraibar eta beraien atean)

Mutiko alebinak

  • Aurrera atsedena.
  •  

ESKUBALOIA

Neska jubenilak ligan

  • BM Ardoi - Baztango Kirol Taldea BKT, astelehenean 20:15ean Zizur Nagusiko institutuan.

Neska kadeteak ligan

  • UDC Txantrea A 23 - Baztango Kirol Taldea BKT B 31
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 18 – Uharte B 19
  • Erreka atsedena.

Mutiko infantilak ligan

  • Erreka 16 – Lagunak A 31

Neska infantilak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 29 – Lagunak B 21
  • Beti-Onak Atarrabia B 40 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 15
  • UDC Txantrea 34 – Erreka 11

Neska alebinak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A – BM Loyola B
  • Balonmano River Ega 8 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 8
  • Erreka 34 – Ademar Maristas 11
  •  

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Domiberia RC Rioja 16 - Sarako Izarra RT 9

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak – Zornotzako Urgozoz RT

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun