Nafarroako 115 udalerrik jasoko dituzte 2021eko Kohesiorako Azpiegitura Digitalak Unibertsalizatzeko Programaren (UNICO-Banda Zabala) laguntzak. Programa hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak ematen du. Abiadura oso handiko banda zabaleko sareen estaldura emateko beharrezkoak diren azpiegiturak hedatzeko dira. Adamo operadoreak aurkeztutako proiektua izanen da Nafarroako dirulaguntza izanen duena. 1.758.314 euroko kostua du proiektuak eta 1.293.485 euroko laguntza hartuko du.
Gure lurraldean Arano, Baztan, Bera, Bertizarana, Etxalar, Igantzi, Ituren, Lesaka, Urdazubi eta Zugarramurdin hedatuko dituzte abiadura oso handiko banda zabaleko sareen estaldura emanen duten azpiegiturak, UNICO-Banda Zabala programaren bitartez.
Begiratu hemen zure herrian ba ote dagoen banda zabaleko estaldurarik.