Arkupeak elkarteko mendi taldeak zehaztu ditu 2022ko irteerak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 16a, 09:00

Aiako Harriko Natur Parkean egin zuten azaroko ibilaldia Arkupeak elkarteko mendizaleek.

Tenorez mugitzeak abantaila dakarrenez, azaroaren 12an egin zuten Arkupeak erretiratuen elkarteko mendi komisioaren batzarra eta datorren urteko irteera zerrendaren prestaketa izan zen bileraren akordio nagusia. Aldaketaren bat izan daitekeela kontuan izanik, hauek izanen dira 2022ko irteerak: Urtarrilean: Doneztebe. Otsailean: Bera. Martxoan: Hondarribia. Apirilean: Mugairi. Maiatzean: Ezkurra. Ekainean: Gorramendi. Uztailean: Berastegi. Abuztuan: Aralar. Irailean: Pirinioak. Urrian: Bertiz. Azaroan: Arantza. Abenduan: Urdazubi.

Horiek denak baino lehen, urteko azken ateraldia abenduaren 21ean, heldu den asteartean eginen dute Etxalarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun