Jubenil mailako futbol derbia irabazi dio Baztanek Donezteberi

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 13a, 08:00

Denboraldiko garaipenik garbiena lortu du maila autonomikoan Doneztebek, 6-1 nagusitu baitzaio Artajonés taldeari.

Eskualdeko kirol taldeen asteburuak denetik utzi digu, gehienetan bezala. Errugbian, garaipen garbiak lortu zituzten Sarako Izarrak eta Menditarrak BRT taldeek. Futbolean, galdu egin zuten hirugarren mailako Beti Gaztek Barakaldon, Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Gipuzkoako gorengoen mailako  Gure Txokoak eta erregionaleko lehen mailako Doneztebek. Maila Autonomikoko Doneztebek, aldiz, denboraldiko garaipenik garbiena lortu zuen, Leitzako Aurrerak ere lidergoa sendotzeko garaipena lortu zuen eta Beti Gazteko emakumeak ere erraz nagusitu ziren. Jubenil mailako derbia erraz irabazi zion Baztanek Donezteberi. Hirugarren mailako Beti Gaztek asteazken arratsaldean jokatu beharko du Gasteizen, Alaves B taldearen kontrako gibelatutako partida.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Barakaldo 4 - Beti Gazte 0
  • Alaves B – Beti Gazte, asteazkenean 18:00etan Gasteizko Ibaia futbol zelaian, elurragatik gibelatutako partida.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Iruña 2 - CD Baztan 1 (Elur Meoki)
  • Doneztebe FT 6 (Borja Arregik 3, Xabi Erasun, Oier Aldabe eta bere atean) – CA Artajonés 1

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Iñaki Otaño) – Vasconia 5

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • Rotxapea B 0 – Aurrera 3 (Hodei Buldainek 2 eta Jon Mattin Sukuntza)
  • Baztan B 3 (Ion Osakar, Adrian Burgete eta beraien atean) – CD Asdefor 1
  • CD Iruña B 1 - Doneztebe B 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Behobia 2 - Beti Gazte 2 (Antton Petrirena eta Iker Iriarte)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 5 (Olaia Telletxeak 2, Idoia Garde, Nerea Sanz eta Ane Ordoki) – Urnieta 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 0 – Trintxerpe 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Behobia 3 - Gure Txokoa 1 (Beñat Irazoki)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan 3 (Julen Urreaga, Angel Telletxea eta Martin Roque) - Doneztebe FT 0, derbia baztandarrek irabazi zuten.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Rotxapea 6 - CD Baztan 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Dunboa Eguzki 2 - Beti Gazte 5 (Aritz Lizarrondo, Manex Sarasola, Jon Galardik 2 eta Unax Bereau)
  • Gure Txokoa 2 (Mikel Zozaia eta Unai Etxeberria) – Behobia 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe 4 (Koteto Ezkurra, Mikel Orbegozo, Aimar Esperante eta Oihan Lujanbio) – CD Atarrabia 0
  • Aurrera 4 (Oier Aranburu, Ibai Otermin, Eder Sagastibeltza eta Iraitz Zabaleta)– CD Kirol Sport A 0
  • Gazte Berriak Ansoain 1 - CD Baztan 2 (Haritz Bidegain eta Ugaitz Garaikoetxea)

Neska kadete-infantil

  • CD Valle de Egues 2 - Beti Gazte 4 (Leire Ariztegik 3 eta Maddi Zubieta)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Doneztebe 2 (Rafael Guertan eta Unai Lizasoain) – Gazte Berriak Ansoain 3
  • Beti Kozkor 7 - CD Baztan 1 (Ander Telletxea)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Salesianos 1  - CD Baztan 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • Beti Gazte – Landetxa gibelatua
  • Gure Txokoa – San Marcial gibelatua

Infantil neskak F-8

  • Añorga 5 - Gure Txokoa 2 (Haizea Otaegi eta Lierni Saralegi)

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • Aurrera atsedena.

Mutiko alebinak

  • Uvesa Ribera Navarra A – Aurrera

 

ESKUBALOIA

Mutil jubenilak ligan

  • Ardoi 44 - Erreka 30

Neska jubenilak ligan

  • CB Tafalla - Baztango Kirol Taldea BKT, abenduaren 23ra gibelatua.

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 34 – BM Loyola B 26
  • BM Loyola A 32 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 19
  • Erreka – Malkaitz B

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Sarako Izarra RT 22 – Valtecsa UBR 5

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • La Unica B 7 - BRT Menditarrak 43

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun