Bihar Olaguen egitekoa zen agerraldia bertan behera gelditu da

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 18:00

Joan den astean N-121-An izandako istripuan bertze hildako bat izan ondotik, bihar Olaguen agerraldia egin behar zuten. Bertan, biktimak oroitzeaz gain, Nafarroako Gobernuari nazioarteko ibilgailu astunen joan-etorria ez mugatzeko hartutako erabakiaren aurka agertu behar ziren. Orain, euriaren egoera dela eta, agerraldia bertan behera gelditu dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun