Euriteak 2021.12.10

Hainbat ezbehar izan dira bart gauean eta goizaldean euriteen ondorioz

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 09:30

Foru Poliziak euriteen ondorioz bart gauean eta gaur goizaldean izan diren arazoen berri eman du. Ibilgailua urpean gelditua, ura etxebizitzetan, kamioiak zuhaitzaren kontra istripuan... Denetariko arazoak sortu dira.

Foru Poliziak jakinarazi duenez, atzo 19:55 aldera, Etxalarren, ibilgailu bat urpean gelditu zen. Zorionez, ez zuen inor auto barruan. Sunbillan, berriz, 21:15erako errekak gainezka egin zuen eta hainbat arazo sortu zituen etxebizitzetan. Beran ere hainbat etxetara sartu da ura.

Doneztebe gauerdiaz geroztik isolatua dago, Galbaraialde errekak gainezka egin duelako eta N-121-A errepidean, Beran, 05:00 baino lehenago kamioi batek errepidean zeuden zuhaitzen kontra jo du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun